Lezok herritarren kezkak eta iritziak jakin nahi ditu



Lezoko Udal Gobernuak hauteskunde kanpainan agindu zuen bezala, herritarren kezkak, zalantzak eta desioak entzun nahi ditu, etorkizuneko erabakietan kontuan hartzeko. Horretarako, aste honetatik abendura arte, herritarren artean inkesta zabala egingo dute, gehienak telefono bidez.

“Bizilagunei herriaz orokorrean, Udalaren kudeaketaz eta hurrengo urteetara begirako proiektuez galdetuko diegu. Lan hau egiteko Aztiker ikerketa gunearen laguntza izango dugu”, adierazi du Iker Salaberriak, Parte-hartze zinegotziak.

Herritar guztien lagun adierazgarria izan dadin, 360 herritarren iritziak jasotzea aurreikusten da. “Deia jaso ezkero, asko eskertuko genuke herriko bizilagunek erantzuteko tartetxo bat hartzea; hamar minutu inguru iraungo duten elkarrizketak izango dira eta jasotako informazioa oso baliagarria izango zaigu”, azpimarratu du, Mikel Arrutik, Lezoko alkateak.

Alkatearen hitzetan: “Herria denok osatzen dugu eta eragileen eta herritarren iritziak kontuan izan nahi ditugu etorkizuneko erabakiak adostuak eta egokienak izan daitezen”.

Inkestak legegintzaldi hasieran eta amaieran errepikatuko dira, iritzi horien bilakaera aztertzeko.

Parkeen azterketa

Herritarren parte-hartzea legegintzaldi honetan suspertu nahi dute eta honen adibide bat duela egun batzuk abian jarri den parke sarea eraberritzeko azterketa da.

Udalari hainbat gurasoen kezkak iritsi zitzaizkion eta lanketa egiteko konpromisoari heldu dio. Lehenengo fasean haur eta nerabeekin bilerak egingo dituzte.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *